BILBO 22 Jun. (EUROPA PRESS) -
Euskaltelek sustapen berri bat jarri du martxan udan oporretara doazen eta edozein tokitik eta edozein unetan konektatu nahi duten bezeroentzat. Horrela, iraupen-konpromisorik gabe eta alta-kuotako prezio esklusibo baten truke -19,9 euro-, konektagarritasun mugikorra doan eskainiko du abuztuaren 31ra arte, telekomunikazioen konpainiako iturriek gaur jakinarazi dutenez.
Sustapen honekin, Euskalteleko enpresa-bezeroak internetera eta enpresako intranetera sar daitezke edozein unetan eta edozein tokitik, produktibitate handiagoa izan dezaten. Etxeko bezeroek, berriz, nabigatu, txateatu, mezu elektronikoak bidali eta deskargak egin ditzakete, kontsumo-mugarik gabe.
Gainera, bezeroei (norbanakoei eta enpresei) mugikortasunean internetera sartzea are gehiago errazteko, HP Compaq Mini 701 azken belaunaldiko ordenagailu eramangarri bat Euskaltelen Banda Zabal Finkoari eta Mugikorrari lotuta 59 eurotik hasita eskuratzeko aukera ematen du. Minieramangarri horrek ez du kilo bat ere pisatzen, eta 10,2 hazbeteko pantaila du.
Bi proposamen horiek -Banda Zabal Mugikorra eta HP miniordenagailu eramangarria- Euskaltelek azken belaunaldiko teknologien alde egin duen apustuaren ondorio dira, bai eta irtenbide berritzaileak, pertsonalizatuak eta erabiltzaileen beharren arabera bereiziak emanez EAEn gizarte digitalaren enpresa eragile izateko nahiaren helburu estrategikoaren ondorio ere.
Euskal operadoreak EAEko Banda Zabalaren arloko lidergoa finkatu du, %49ko merkatu-kuotarekin, eta etengabeko berrikuntzarekin jarraitzen du, bai produktuetan, bai zerbitzuetan, bai ekipamenduetan. Berrikuntza dela eta, Estatuan interneterako sarbidearen abiaduraren kalitatean eta fidagarritasunean emaitzarik onenak jaso dituzten operadoreen rankineko buru bihurtu da, Banda Zabalean espezializatutako zenbait atarik egindako azterketa alderatzaileen arabera.