EUSKADI.-Unescok astelehenean jakinaraziko du Santimamiñe, Ekain eta Atxerri Gizateriaren Ondare izendatzen ote dituen

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 4 julio 2008 19:32

BILBO 4 Jul. (EUROPA PRESS) -

Quebecen uztailaren 2tik 10era bitartean egiten ari den Unescoren Mundu Ondareko Batzordearen 32. Biltzarrean erabakiko da, datorren astelehenean Santimamiñe (Kortezubi), Ekain (Zestoa) eta Altxerriko (Aia) haitzuloak Gizateriaren Ondare izendatu ala ez, Altamirako kobazuloaren izendapen berararen zabalpen gisa (1985ean lortu zuten), Paleoltiko Artea hautagaitza baten barruan Kantabria eta Asturiasko beste 12 leizezuloekin batera.

Eusko Jaurlaritzak, Kantabria eta Asturiasko gobernu autonomoekin batera, orain arte Altamirako (Kantabria) aztarnategiak zeukan Gizateriaren Ondare izendapena Kantauri isurialdeko aztarnategietara zabaltzea sustatu du, betiere Unescoren egungo filosofiari jarraiki, hots, Gizateriaren Ondare izendatutako elementuak bere eremuan kokatzea.

Joan den udan, Unescoren aditua den Jean Clottesek Euskal Herriko hiru leize horiek eta Kantauri isurialdeko labarretako artearen santutegiak ikuskatu zituen, aldeko txosten bat egiteko gisan, Gizateriaren Ondare izendapena merezi ahal izateko. Azkenik, aipatu proposamena, kontuan hartua izan da.

Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordearekin batera Quebecera joan den Arantza Arzamendi Kultura Ondare zuzendariaren arabera, "gerta daitekeen" izendapen hau "oso onuragarria litzateke", izan ere, haitzulo hauek nazioarte mailako "kultur eta turismo zirkuitoetan sartuko lirateke". Hori gertatu da Portugalete eta Getxo lotzen dituen Bizkaiko Zubi Esekiarekin, Gizateriaren Ondare izendapena duen lehenbiziko euskal monumentua.

Santimamiñe, Ekain eta Altxerriko leizeak jendearentzako itxita egon arren, margoen babes eta kontserbazio neurriak direla eta, Bizkaiko Foru Aldundiak sustaturik, Santimamiñen bisita birtuala egiteko aukera dago iazko udaberritik. Ekainen kasuan, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, azken ukituak ematen ari dira Ekain Berriren erreplika, jatorrizko kobazulotik oso gertu, laster publikoarentzat zabalik egon dadin.

Contenido patrocinado