Euskadik iruzurrezko 3.300 kontratazio daudela ohartarazi du, eta empresa ezberdinei 1.300 komunikazioa bidali die

Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 16 mayo 2025 13:21

BILBAO 16 May. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Lan Ikuskaritzak urtea hasi zenetik aldi baterako 3.239 kontrataziotan eta aldizkako kontratu finkoetan irregulartasunak egon daitezkeela ohartarazi du. Hori dela eta, 1.343 jakinarazpen bidali dizkie enpresei, lan kontratuetan iruzurra egon den zantzuen berri emanez.

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak jakinarazi duenez, iruzurraren aurka borrokatzeko tresnaren bidez atzeman dira irregulartasunak. Tresna hori Lan Ikuskaritzako Estatu Erakundearen eta Euskadiko Lan Ikuskaritzaren arteko lankidetzarako erreminta da.

Sistema horren bidez, gutunak bidaltzen zaizkie lan araudia urratu lezaketen kontratuak dituzten enpresei, eta hilabete bateko epea ematen zaie horiek erregularizatzeko jakinarazpena jasotzen dutenetik. Une horretatik aurrera, ikuskaritza jarduerari ekiten zaio.

Datuen arabera banakatuta, Euskadiko 2.003 langileri eragiten dieten 673 enpresari gutunak bidali zaizkie, eta modu sistematikoan aldi baterako kontratazio mota desberdinak (obra edo zerbitzua, behin-behinekoa, bitartekotasuna, praktikak, prestakuntza, erreleboa, etab.) konbinatuta edo behin eta berriz erabiliz kontratatu diren langileak altan mantentzen dituztela ikusi da.

Azken 4 urteetan enpresan 18 hilabete baino gehiagoko alta aldia lortuz eta aldi baterako leiho horretan egindako lehen kontrataziotik igarotako denboran %65etik gorako loturarekin.

83 enpresa arabarrak dira, 367 bizkaitarrak eta 223 gipuzkoarrak, eta, guztira, Gizarte Segurantzan altan dauden langileak dituzten enpresen %0,5a dira.

ALDI BATERAKO ETA KONTRATU FINKO ETENAK

Bestalde, beste 291 gutun bidali dira beste empresa ezberdineri, ustezko 462 irregulartasun egon direlako legez edo konbentzioz baimendutako gehieneko aldiak gainditzen dituzten aldi baterako kontratuak erabiltzeagatik.

Kontratu horiek 48 hilabete baino gehiagoz indarrean egon diren obra edo zerbitzu jakineko kontratuei erantzuten diete, bai eta ekoizpen arrazoiengatik 12 hilabete baino gehiago iraun duten aldi baterakoei ere, eta 36 hilabete baino gehiagoz indarrean egon diren obra edo zerbitzuengatik. Batzuetan, aldi baterako bi kontratu edo gehiago kateatzen dira azken 24 hilabetetan, eta 18 hilabetetik gorako alta aldia izaten dute, zuzenean edo ABLEen bidez, besteak beste.

Horietatik 44 enpresa arabarrak dira, 180 bizkaitarrak eta 67 gipuzkoarrak. Deskribatutako jokabidea gaur egun altan enplegatuak dituzten enpresa guztien %0,4an baino ez da ikusten.

Gainera, 379 enpresari eskutitzak bidali zaizkie, 774 kontratutan ustez irregulartasunak egon direlako; izan ere, aldizkako kontratu finko batekin altan mantentzen dituzte zerbitzuak etenik gabe edo jarraipenik izateko aukerarik ez duten langileak, eta ez dira bateragarriak aldizkako kontratu finkoaren izaerarekin eta helburuarekin.

Kasu horretan, jarduera iraunkor baten aurrean egongo ginateke, ez aldizkakoa. Jakinarazpenak jaso dituzten enpresek aldizkako kontratu finkoarekin mantentzen dituzte altan azken 12 hilabeteetan, gutxienez, 10 hilabete eta erdi altan daramaten langileak, bai enpresak zuzenean kontratatuta, bai aldi baterako laneko enpresen bidez langileak lagatzeko kontratuak sinatuta. Horrek esan nahi du erreferentziazko aldi horretan gutxienez %87,5eko lotura dagoela.

Horietatik 46 enpresa arabarrak dira, 226 bizkaitarrak eta 107 gipuzkoarrak, hau da, langileak alta emanda dituzten Euskadiko enpresa guztien % 2,3a.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado