Euskadiko gazteen %17ak ez duela ezezagunekin dauzkaten harremanetan kondoia beti erabiltzen baieztatu du

Preservativo
WIKIMEDIA COMMONS
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 2 agosto 2011 19:38

BILBO 2 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko gazteen ia %17ak ezezagunekin dauzkaten harreman sexualetan ez dutela kondoia beti erabiltzen onartu du, euskal gazteen jarrera sexualaren kontrolaren azken barometroaren arabera.

Ikerketak 18 eta 35 urte bitarteko gazteen %36ak ezagutu berri duten pertsonekin harreman sexualak dauzkatela baieztatzen dutela adierazten du. Gainera, portzentaia %45era arte iristen da mutilen artean.

Gehiago zehaztuz, mutilak neskak baino inkontzienteagoak dira harreman sexualak izaterako orduan. Gazteen %22ak ezezagunek "konbentzitu" edo eta "konfiantzazkoak" irudituz gero harreman sexualak kondoirik gabe izaten dituztela onartu du. Portzentaje horiek ezberdinak dira mutilen (ia %26,5) eta nesken (%18) artean.

Gazteen %7 bakarrik baieztatu du ahozko-sexua izatean kondoia erabiltzen duela, %18ak batzuetan erabiltzen duela esan du eta %61ak, aldiz, ez duela inoiz ere erabiltzen. %86ra arte iristen da portzentaia hori mutilen artean. Beste aldetik, euskal gazteen %23ak uste du erlazio sexualek sentimenduekin lotuta joan behar dutela.

Maiztasunari dagokionez, oso aktibitate sexual ezberdinak daude euskal gazteen artean, nahiz eta gehiengoak nahiko aktibitate baxua izan, %42ak hilean behin edo gutxiago praktikatzen duela esan baitu. Beste alde batetik, %31ak astean zehar behin baino gehiago praktikatzen duela esan du, %23ak astean behin eta %4ak, aldiz, egunean behin edo gehiagotan.

Contenido patrocinado