Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 5 abril 2011 9:03

BILBO 5 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur eguraldi eguzkitsua espero da edonon, tarteka goi-hodeiak ager daitezkeen arren, egunaren lehenengo partean batez ere.

Zerua ia oskarbi egongo denez, tenperatura minimoek beheranzko bidea hartuko dute eta barnealdeko zenbait lekutan hotzak izango dira; maximoak, aldiz, nabarmen igo eta atseginak izango dira, 20 gradu ingurukoak. Gauean haizea hego-ekialdera aldatu eta zakartuko egingo da.

Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez; Iruñean 6 gutxienez eta 22 gehienez; Donostian 8 gutxienez eta 20 gehienez; Gasteizen 5 gutxienez eta 21 gehienez.

Itsasoan Eki/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin, egunaren bigarren partean batez ere. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,25-1,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13-14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 16:34an izango da, eta itsasbeherak, 10:29an eta 22:43an.

Contenido patrocinado