Euskaltzaindia Atarribian izango da ostiralean

Paz de Ziganda ikastola Atarribian
EUSKALTZAINDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 17 septiembre 2025 13:47

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak Atarrabiako (Nafarroa) udaletxean egingo du iraileko lan saioa ostiralean, irailaren 19an, eta ondoren, Atarrabia, Burlata eta Uharteko udal ordezkariek harrera egingo diete euskaltzainei.

Gainera, Euskaltzaindiko iturriek jakinarazi dutenez, Atarribiako Paz de Ziganda ikastolara hurbilduko dira Akademiaren Zuzendaritzako kideak, ikastolako ordezkariekin batera. Bertan, ikasgelak bisitatu eta ikasleekin hitz egiteko aukera izango dute. Atarrabiako ikastolak antolatuko du aurtengo Nafarroa Oinez, urriaren 19an.

Paz de Ziganda (Iruñea, 1890-1966) idazlea eta kultura-eragilea izan zen. Bere izena duen ikastolako sortzaile taldeko kidea eta haren ongilea izan zen (1964-1966). Euskaltzain urgazle izendatu zuen Akademiak 1954ko otsailaren 26an eta, beraz, lehen euskaltzain emakumezkoa izan zen.

Contenido patrocinado