Euskaltzaindiak 'Gabriel Arestiren Mandatua' aurkeztuko du Durangoko Azokan

Euskaltzaindiak 'Gabriel Arestiren Mandatua' aurkeztuko du Durangoko Azokan
EUSKALTZAINDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 4 diciembre 2025 13:21

BILBO 4 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiak Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin batera editatutako 'Gabriel Arestiren Mandatua' liburu berria aurkeztuko du ostiral honetan hasiko den 60. Durangoko Azokan.

Akademiak jakinarazi duenez, Arestiren ekarria diziplina anitzetatik aztertzen da saiakera lanean, hala nola euskara, literatura, gizarte, antzerki, hirigintza, arte, kazetaritza, bertsolaritza, gazteria edo itzulpengintzatik.

Euskaltzaindiak datorren astelehenean agertuko du lana, abenduaren 8an, Talaia espazioan, 16:00etan, eta bertan izango dira Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkaria eta Xabier Monasterio liburuaren koordinatzaile eta Gabriel Aresti Kultura Elkarteko kidea.

Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazle bilbotarra hil zela. Urteurrenaren kariaz, egitarau oparoa antolatu du Euskaltzaindiak haren hirian, XX. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zena omentzeko eta beronen ekarria goresteko.

Euskaltzaindiak Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU), Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin eta Bilboko Koral Elkartearekin elkarlanean prestatu du egitaraua, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, EITBren eta BBK Fundazioaren babesa duela.

Ekainean estreinatu zen egitaraua, eta ordutik bi argitalpen ondu dira idazle bilbotarraren omenez. Ekainean bertan, 'Gabriel Arestik ereindakoak' liburua argitaratu zen, EHUko Gabriel Aresti Katedrarekin batera, eta azaroan 'Galda' aldizkaria banatu zuen Euskaltzaindiak 'Gabrielen ispiluetan barrena' jardunaldian.

Durangoko Azokan aurkeztuko duen hirugarrena liburu korala da, eta Arestiren ekarria diziplina anitzetatik begira aztertzen da bertan.

Contador

Contenido patrocinado