Euskaltzaindiak iaz zendutako bost euskaltzain omendu ditu

Euskaltzaindiak iaz zendutako bost euskaltzain omendu ditu
EUSKALTZAINDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 30 enero 2026 14:52

DONOSTIA 30 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiak iaz zendutako bost euskaltzainak omendu ditu ostiral honetan, urteroko ohiturari eutsiz, beraien bizitzak eta euskara eta euskal kulturaren alde eginiko ahaleginak gogoratuz. Ageriko bilkura Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan izan da, Donostian, eta ekitaldiaren buru izan dira Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza diputatua eta Itxaro Borda euskaltzainburuordea.

Akademiak jakinarazi duenez, Irati G. Rodriguez biola jotzaileak egin du sarrerakoa, Benito Lertxundiren 'Udazken koloretan' interpretatuz, eta ondoren, banan-banan irakurri dira 2025ean hildako euskaltzainen profilak.

Hain zuzen, Xabier Itzainak irakurri du bere aita zen Mixel Itzaina euskaltzain ohorezkoaren txostena; Paulo Agirrebaltzategik Joxe Azurmendi ohorezkoarena; Juan Luis Goikoetxeak Iñaki Sarriugarte ohorezkoarena; Jose Ramon Etxebarriak Martxel Ensunza urgazlearena eta Patxi Salaberrik Koldo Artola ohorezkoarena.

Tarteka, musikariak beste bi pieza interpretatu ditu, hain zuzen, 'Martxa baten lehen notak' (J. Artze eta M. Laboa) eta 'Xalbadorren heriotzean' (Xabier Lete).

Contador

Contenido patrocinado