EUSKALTZAINDIA/EUROPA PRESS
DONOSTIA 24 Ene. (EUROPA PRESS) -
Euskaltzaindiak 2012. urtean hil diren Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi", Karmele Esnal eta Josu Arenaza euskaltzainak omenduko ditu ostiral honetan, urtarrilaren 25ean, Gipuzkoako Foru Aldundian izango den ageriko bilkuran, Donostian.
Horrela, Akademiak jakinarazi duenez, ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, eta Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" (1929-2012) euskaltzain urgazlearen hilberri txosten bana irakurriko dituzte Jean Louis Davant euskaltzain osoak eta Joxe Austin Arrieta euskaltzain urgazleak.
Halaber, Karmele Esnal (1932-2012) ohorezko euskaltzainaren omenezko hilberri txostena Miren Azkarate euskaltzain osoak irakurriko du, eta Josu Arenaza (1930-2012) euskaltzain urgazlea gogoratzekoa, Xabier Kintana euskaltzain osoak.