GASTEIZ, 19 (EUROPA PRESS)
Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) 46. Udako Ikastaroak ostegunean hasiko dira, ekainaren 21ean, Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean, "Euskara Batuaren helduaroa" jardunaldiarekin. Lehenbiziko aldia da udako ikastaroak Arabako hiriburura joaten direla.
UEUk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, jardunaldia goizeko 09.00etan hasiko da, eta amaieran, Jose Ramon Etxebarria irakasle eta euskaltzaleari omenaldia egingo diote.
Aurten euskara batua abiatu zeneko 50. urteurrena da, eta hori gogoratzeko antolatu du UEUk jardunaldia. Parte hartzaileen artean egongo dira Kepa Sarasola UEUko zuzendaria, Xabier Isasi EHUko irakaslea eta UEUkidea, Andres Urrutia euskaltzainburua edota Kepa Altonaga EHUko irakaslea eta UEUkidea, besteak beste.