Actualizado 22/09/2022 11:05

Euskaraldian belarriprest eta ahobiziek izena emateko epea irekiko da irailaren 28an

Euskaraldia
EUSKARALDIA

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Euskaraldiaren hirugarren edizioan belarriprest eta ahobiziek izena emateko epea irekiko da irailaren 28an, eta hori gizarteratzeko eta ospatzeko ekitaldia antolatu dute Bilbon, ekimenaren arduradunek iragarri dutenez.

Hain zuzen, ekitaldia Kafe Antzokian izango da, 19:00etan, eta, besteak beste, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak parte hartuko dute.

Hirugarren Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatuko da, eta, aurrekoetan bezala, helburu nagusia euskararen erabilera handitzea da, herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta. Ekimenak helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

Contador