cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">
BILBO, 22 (EUROPA PRESS)
Euskotrenek Bilbo-Deba, Bilbo-Bermeo, Txorierri eta Lasarte-Hendaia lineatako gaueko ohiko tren zerbitzuak indartuko ditu datorren larunbatean, urriaren 26an, orduaren aldaketa ofiziala dela-eta, goizaldeko 3:00etan 2:00ak izango baitira.
Horrela, konpainiak jakinarazi duenez, Bilbo-Deba linean, Atxuri-Bilbotik 23:50, 1:50, 2:50, 3:50 (ordu ofizial berria) eta 5:50ean izango dira irteerak, eta Debatik, 1:35, 2:35, 3:35 (ordu ofizial berria), 5:35 eta 7:19an (Elgoibartik).
Zornotza-Bermeo linean, irteerak Zornotzatik 0:19, 2:19, 2:19 (ordu ofizial berria), 4:19 eta 6:19an izango dira. Gernikatik Bermeora joateko zirkulazio berezi bat egongo da 23:17an, eta 2:41ean tren bat irtengo da Zornotzarantz. Irteerak Bermeotik 23:39, 1:18, 3:18 (ordu ofizial berria), 5:18 eta 7:23an (Gernikaraino) izango dira.
Zazpi Kale-Lezama (Txorierri) lineari dagokionez, Zazpi Kaleetatik 0:00, 1:50, 2:50, 3:50 (ordu ofizial berria) eta 5:50ean izango drai irteerak, eta Lezamatik 0:30, 2:20, 2:20 (ordu ofizial berria), 4:20 eta 6:20an.
Azkenik, Lasarte-Hendaia linean, irteerak Lasarte Oriatik 0:00, 2:00, 3:00 (Amararaino), 4:00 eta 6:00etan izango dira. Era berean, 2:15ean (ordu ofizial berria) Amaratik Hendaiaraino beste zirkulazio bat irtengo da, eta 23:43an Lasarte Oriaraino. Irteerak Hendaiatik 1:03, 2:03 (ordu ofizial berria), 3:03, 5:03 eta 7:03an izango dira.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean: www.euskotren.es.