Euskotrenek gaueko autobus zerbitzua eskainiko du Azpeitiko jaietan

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 30 julio 2013 16:01

DONOSTIA 30 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Azpeitiko (Gipuzkoa) jaiak direla eta, astearte, asteazken eta ostegun gauetan, Azpeitia-Azkoitia eta Azpeitia-Zarautz lineen ohiko eskaintza osatuz.

Horrela, astearte honetan, uztailaren 30ean, autobusak 0:30ean, 2:00etan, 3:00etan, 4:30ean eta 6:00etan iurtengo dira Azpeitiatik Azkoitiara, eta 0:45ean, 3:15ean, 4:45ean eta 6:15ean Azpeitiatik Zarautzera.

Asteazkenean, uztailaren 31n, eta ostegunean, abuztuaren 1ean, autobusak 0:30ean, 2:00etan, 3:00etan, 4:30ean eta 6:00etan abiatuko dira Azpeitiatik Azkoitiara, eta 0:45ean, 3:15ean eta 4:45ean Azpeitiatik Zarautzera.

Azpeitia-Azkoitia lineako zerbitzuetan ohiko geldialdi guztiak egingo dira, Anbulatorioaren (Azpeitia) eta Julio Urquijo kalearen (Azkoitia) artean. Azpeitia-Zestoa-Zumaia-Getaria-Zarautz linean ohiko geldialdi guztiak egingo dira Anbulatorioaren (Azpeitia) eta San Pelaio kalearen (Zarautz) artean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek ohiko autobus geralekuetan dauden oharrak kontsulta edo Euskotrenen ondorengo telefono zenbakira deitu dezakete: 902 543 210.

Contenido patrocinado