Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du Bermeoko jaiak direla eta

Archivo - Bermeoko tren geltokia
GOBIERNO VASCO - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 8 septiembre 2022 11:22

BILBO 8 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du Bermeoko (Bizkaia) jaiak direla eta, festez gozatzeko garraio publikoaren aukera erosoa errazteko. Zehazki, irailaren 9an eta 16an Gernika eta Bermeo artean ibiliko dira gaueko trenak, eta 10ean eta 17an Zornotza-Gernika-Bermeo tartean (trenok ez dute geldialdirik egingo Institutua geralekuan).

Horrela, irailaren 9an eta 16an, Euskotrenek orduan behin eskainiko ditu zirkulazioak Gernika eta Bermeo artean, bi noranzkoetan. Irailaren 10ean eta 17an, aldiz, Zornotza eta Bermeo arteko ohiko zerbitzua indartuko da Gernika eta Bermeo arteko zenbait irteera berezirekin, eta trenak orduan behin ibiliko dira Gernika eta Bermeo artean, gutxi gorabehera, gau osoan zehar.

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatu die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela app ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Era berean, gogorarazi du garraio publikoan maskara nahitaez erabili behar dela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, eskuragai daude Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokiak, 944 333 333 telefono zenbakia eta @euskotren Twitter kontua.

Contenido patrocinado