DONOSTIA 9 Jul. (EUROPA PRESS) -
EuskoTren Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak Mallabia-Ondarroa eta Ermua-Azpeitia autobus-lineen ibilbidea aldatuko du Eibarren (Gipuzkoa) bihar hasi eta besterik esan arte.
Aldaketa hori Eibarko San Agustin zeharkalea itxi izanagatik egingo da, bertan lanean ari direlako. Hori dela eta, autobusek ezin izango dute mantendu asteburuetan herritik egin ohi duten ibilbidea lanak amaitzen dituzten arte, sozietate publikoak jakinarazi duenez.
Bi autobus-linea horiek Eibartik egiten duten ibilbidea aldatuko da, eta ibilbide berria honela geratuko da: Untzagako geralekuaren ondoren (taxi geltokiaren aurrean) saihesbidera sartuko da Azitaineraino heltzeko, Geltoki kaletik sartu gabe, eta horrela, Iparragirreko bide berriaren alboan egingo da geraldia, Ondarroara heldu ahal izateko errotonda berean bira eginez. Asteburuetako ohiko ibilbidean egindako aldaketa horren bidez, Bidaberrietako geralekua Azitainen kokatuko da.
Horren guztiaren inguruan informazio gehiago jaso nahi duten erabiltzaileek EuskoTrenen telefonoa dute erabilgarri: 902 543 210. Geltokietan eta geralekuetan ere informazioa lor dezakete, eta baita konpainiaren web-orrian ere (www.euskotren.es).