Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean Durangoko 40 Minutu Rock jaialdia dela eta

Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 24 febrero 2023 18:04

BILBO 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak tren bereziak eskainiko ditu larunbatean, otsailaren 25ean, egunez eta gauez, Durangon (Bizkaia) ospatuko den 40 Minutu Rock jaialdirako joan-etorriak errazteko asmoz.

Hain zuzen, Euskotrenek jakinarazi duenez, jaialdira joatea errazteko, 09:52tik 12:52ra bitarte bi tren ibiliko dira orduan behin Matiko eta Durango artean. Egunaren gainerako orduetan, zerbitzua larunbatetako ohikoa izango da.

Gauean berriz indartuko da tren zeritzua Durangotik Matikora ordubeteko maiztasuna eskaintzeko. Tren berezi hauetakoren batek Sondikara arte luzatuko du bere zerbitzua, bertan ospatuko baita asteburuan inauteria.

Zerbitzu berezien helburua jaiaz gozatzeko garraio publikoaren alternatiba erosoa eskaintzea da, eta, aldi berean, erabiltzaileak tren ezberdinetan banatu ahal izatea erraztea. Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die erabiltzaileei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek eskuragai dituzte 944 333 333 informazio telefonoa, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokiak eta Twitterreko @euskotren gunea.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado