BILBO, 26 Jul. (EUROPA PRESS) -
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Mundaka The Basque Music & Cook Festival 2016 dela eta, datorren ostegunetik larunbatera bitartean, Bilbo-Bermeo tartean, Euskotrenek prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Zehazki, ostegunean, uztailaren 28an, Bilbo-Bermeo norazkoan,
Bilbotik Mundakara honako orduetan egongo dira trenak: 23:54an, 01:54an eta 02:51n. Irteerak Gernikatik Mundakara, 23:09an, 23:53an, 00:41ean, 01:41ean, 02:41ean, 03:12an eta 03:38an izango dira, eta Mundakatik Bermeora 23:25ean, 0:09an, 00:58an, 01:57an, 02:58an, 03:28an eta 03:55ean.
Bermeo-Bilbo norazkoan, ordea, irteerak Bermeotik Mundakara, 23:30ean, 00:18an, 01:18an, 02:18an, 03:18an, 03:45ean eta 04:06an izango dira, Mundakatik Bilbora 23:34an, 01:22an, 3:22an, 03:49an eta 04:10an, eta Mundakatik Gernikara 23:34an, 00:22an, 01:22an, 02:22an, 03:22an, 03:49an eta 04:10an.
Halaber, ostiralean, uztailaren 29an, Bilbo-Bermeo noranzkoan, irteerak Bilbotik Mundakara 23:54an, 01:54an eta 03:54an izango dira, Gernikatik Mundakara 23:09an, 23:53an, 00:41ean, 01:41ean, 02:41ean, 03:12an, 04:15ean eta 04:41ean, eta Mundakatik Bermeora 23:25ean, 00:09an, 00:58an, 01:57an, 02:58an, 03:28an, 04:31an eta 04:58an.
Bermeo-Bilbo noranzkoan, irteerak Bermeotik Mundakara 23:30ean, 00:18an, 01:18an, 02:18an, 03:18an, 04:21ean, 04:48an eta 05:18an izango dira, Mundakatik Bilbora 23:34an, 01:22an, 03:22an, 04:25ean, 04:52an eta 05:22an, eta Mundakatik Gernikara 23:34an, 00:22an, 01:22an, 02:22an, 03:22an, 04:25ean, 04:52an eta 05:22an.
Gainera, larunbatean, uztailaren 30ean, Bilbo-Bermeo noranzkoan, irteerak Bilbotik Mundakara 23:54an, 01:54an, 03:54an eta 05:54an izango dira, Gernikatik Mundakara 23:09an, 23:53an, 00:41ean, 01:41ean, 02:41ean, 03:12an, 04:15ean, 04:41ean eta 06:41ean, eta Mundakatik Bermeora: 23:25ean, 00:09an, 00:58an, 01:57an, 02:58an, 03:28an, 04:31an, 04:58an eta 06:58an.
Bermeo-Bilbo noranzkoan, aldiz, irteerak Bermeotik Mundakara 23:30ean, 00:18an, 01:18an, 02:18an, 03:18an, 04:21an, 04:48an, 05:18an eta 07:18an izango dira, Mundakatik Bilbora 23:34an, 01:22an, 03:22an, 04:25ean, 04:52an eta 05:22an, eta Mundakatik Gernikara 23:34an, 00:22an, 01:22an, 02:22an, 3:22an, 04:25ean, 04:52an, 05:22an eta 07:22an.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan informazioa eskatu dezakete, bai eta www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean ere.