Euskotrenen tren eta metro zerbitzuaren neguko ordutegia astelehenean jarriko da abian

Archivo - Euskotren
KARLOS CORBELLA - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 5 septiembre 2024 13:18

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

Euskotren Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren mendeko sozietate publikoak bere tren eta metro zerbitzuen neguko ordutegia jarriko du martxan datorren astelehenean, irailaren 9an, udako oporraldia amaitu eta jarduera arruntera pixkanaka itzuli ondoren.

Aldaketaren helburua da ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza edo lan arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea, Euskotreneko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Zehazki, E1 Amara/Donostia-Matiko/Bilbo, E2 Hendaia-Lasarte Oria, E3 Kukullaga/Etxebarri-Lezama, L3 Metroa Bilbon (Kukullaga/Etxebarri-Matiko/Bilbo), E4 Matiko/Bilbo-Bermeo eta Sondika-Lutxana anezka dira neguko ordutegia ezarriko duten zerbitzuak.

Euskotrenek trenez edo metroz joango diren pertsonei gomendatu die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, hala aplikazio ofizialean, nola www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Orobat, 944 333 333 telefonoan eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa.

Contenido patrocinado