DONOSTIA 13 (EUROPA PRESS)
Fernando Trueba, Luis Alegre eta Marta Medina bilduko ditu 'Billy Wilder. Anatomía de un genio' izeneko mahai inguruak asteazkenean, urtarrilaren 14an, Donostiako Tabakaleran, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak antolatuta.
Topaketa gazteleniaz egingo da, 18:00etan hasita, 45 bat minutuko iraupena izango du, eta sarrera doan izango da, edukiera bete arte, antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.
Mahai inguruak Billy Wilder zinemagileare figurari eta lanari buruz hausnartzea eta bere analisia egitea proposatuko du, "zinemaren historiako funtsezko zinemagiletako bat baita".
Saioan parte hartuko dute Fernando Truebak, Luis Alegrek eta Marta Medinak, eta Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendaria izango da moderatzailea. Wilderren legatuak bizirik zergatik jarraitzen duen azaltzen duten sormen, narratiba eta etikaren inguruko gakoak izango dituzte hizpide.