GASTEIZ 24 Jul. (EUROPA PRESS) -
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak Eptisa-Cinsa ingeniaritza enpresari esleitu dio Gasteizko Alaba Jenerala eta Independentzia kaleen urbanizazioaren eraikuntza proiektuaren idazketa lana, Euskal Trenbide Sarearen (ETS) bitartez.
Jaurlaritzak jakinatrazi duenez, lanek 170.000 euroko aurrekontua eta lau hilabeteko egikaritze epea dute, eta barne hartzen dute alternatiben azterlan bat egitea elementu guztiak tartearen egungo egoerarekin alderatuta sakonago integratuko dituen urbanizazioari ekiteko, zerbitzuak eta hiri-altzariak birjartzea edo birkokatzea barne hartuta.
Kalearen iragazkortasuna hobetzea eta tranbiak ematen duen garraio publikoaren eta ibilgailuen mugikortasunaren arteko bizikidetza sustatzea dira lanen helburuak.
Tranbiaren plataformaren zoladurarako soluzio berriak homogeneoa izan beharko du oro har, hala ezaugarri teknikoei nola estetikari dagokienez, behar bezala erabiltzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren baldintzak bete beharko ditu, eta plataformaren gainetik doan ibilgailuen zirkulazio astunari behar bezala eutsi beharko dio.
Era berean, ibilgailuen trafikoak eta tranbiak partekatutako galtzadaren eta oinezkoentzako espaloiaren artean dagoen drainatze sistema hobetzeko aukerak aztertuko dira.
Jarduketa ETSk eta Gasteizko Udalak sinatutako hitzarmenaren emaitza da. Hitzarmen horren bidez, tranbiaren Legebiltzarreko geltokiaren eta Independentzia eta Bakea kaleen arteko bidegurutzearen arteko tartea sakon eraberritu nahi da, iragazkortasuna eta tranbiaren trazaduraren hiri-integrazioa hobetzeko.
Hitzarmenaren zenbateko ekonomikoa ETSk jarriko dituen 2,5 milioi eurokoa da, eta proiektuaren idazketa eta obren gauzatzea hartzen ditu barne.