Gasteizko Antzokien Udal Sareak %100era handitu du aretoen edukiera era sarrera berriak jarriko ditu salgai

Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 14 febrero 2022 14:13

GASTEIZ 14 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Antzokien Udal Sareak %100era handitu du aretoen edukiera, joan den ostegunean Labik kultur esparruetan edukiera mugak kentzea erabaki ondoren, osasun egoeraren bilakaera positiboa ikusirik. Beraz, asteartean, otsailaren 15ean, 17:30etik aurrera salgai jarriko dira sarearen neguko programazioa osatzen duten ekitaldietarako eskuragarri geratu diren sarrerak.

"Urrats handia da normaltasunerantzat. Albiste ona da programatzaileontzat, konpainia eta artistentzat eta, jakina, publikoarentzat. Gaur amaitzen diren mugak zirela-eta edukiera beteta zuten ikuskizunetarako eserleku eskuragarririk duten kontsultatzeko gonbita egiten diegu gasteiztarrei", esan du Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

Horrela, esate baterako, datorren ostiraleko 'True West' antzezlanerako ez zegoen sarrerarik, baina asteartetik sarrera berriak izango dira salgai. Lan horretarako zein denboraldiko beste emanaldietarako sarrerak ohiko bideetatik eskura daitezke: Internetez, telefonoz edo leihatiletan.

Contenido patrocinado