GASTEIZ, 5 (EUROPA PRESS)
Gasteizko Mercedes-Benz automobilgintza lantegiak hitzarmen bat sinatu du Metaposta enpresarekin, Metabox zerbitzua erabiltzeko. Akordioaren bidez, Mercedes-Benz taldeak langileei soldatak eta beste dokumentuak digitalki bidaliko dizkie postontzi elektroniko seguru baten bitartez, "paperik gabeko bulegoa" sustatuz.
Modu honetan, Gasteizko Mercedes-Benz lantegiko 3.300 pertsonek haien METABOX postontzi seguruetan jasotzen hasi dira jada enpresaren dokumentuak. Horri eskeri, komunikazio horiek edozein tokitik ikusteko aukera izango dute, haien dokumentu pertsonalak galtzeko edo ez topatzeko arriskurik gabe.
Erabaki honekin, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko Sailak jakinarazi duenez, Arabako automobilgintza taldeak paperaren erabilpena saihestu nahi du nominak, 10T dokumentuak eta lan orduen dokumentuak bidaltzerako orduan, taldearen administrazio sailaren lana arinduz eta enpresaren aurrezpen eta ingurumen politika sustatuz.
Beste aldetik, hitzarmen honekin, Metapostak automobilgintza sektorearen erreferente handia gehitu du, 150 igorle eta 50.000 erabiltzailetara helduz. 2011ean zerbitzua martxan jarri zenetik, Metapostan hobekuntzak egin dira etengabe, azken urte honetan diseinatutako zerbitzu berriak nabarmenduz: Metabox, Metafaktur, Metafirma eta Metazain, segurtasuneko eta konfidentzialtasuneko berme guztiak eskaintzen dituzten tresna berriak.
Arabako hiriburuko lantegiko langileek haien postontzien funtzionaltasunak handitu ahl izango dituzte guztiz doan, soldataz gain, beste hainbat igorleren dokumentuak jaso ahal izateko, besteak beste, Iberdrola, EDP, Euskaltel, Amvisa, Kutxabank edo Laboral Kutxarenak.