GASTEIZ 10 (EUROPA PRESS)
Gasteizko Parabadmintoneko Nazioarteko Txapelketaren bosgarren edizioa jokatuko da Aranaldeko udal kiroldegian martxoaren 16tik 22ra, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Vital Fundazioaren babesarekin, eta 30 herrialde baino gehiagotako 320 kirolarik parte hartuko dute.
Ana Lopez de Uralde Gasteizko Udaleko Kirol zinegotzia, Ana del Val Arabako Aldundiko Kiroletako foru diputatua, Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendaria, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendaria, Andoni Azurmendi Badmintoneko Espainiako Federazioko presidentea eta Dina Abouzeid txapelketako zuzendaria izan dira txapelketaren aurkezpenean.
Nabarmendu dute lehiaketaren 2026koa "errekorreko edizioa" izango dela, parte hartzaile kopuru hori biltzen duen historiako lehen nazioarteko txapelketa izango baita (joan den otsailean Bahreinen egin zen Munduko Txapelketak bakarrik gaindituko lituzke kopuru horiek).
Kategoria guztietako jokalari onenak elkartuko dira Gasteizen, hala nola Satomi (WH1) eta Kajiwara (WH2) japoniarrak eta Pilar Jauregui peruarra (WH2) mundiko txapeldunak; SL3ko txapeldun eta txapeldunorde Kawai japoniarra eta Bolaji nigeriarra, SL3ko munduko txapeldun Bhagat (India), SL4ko munduko txapeldun Oktila, SU5eko txapeldunorde Ramdass (India), brontzezko munduko domin aeskuratu zuen Lefort frantziarra edo SH6n urrea eskuratu zuen Krajewski estatubatuarra.
Gasteizko Parabadmintoneko Nazioarteko Txapelketa baliagarria izango da munduko sailkapenari begira puntuak batzeko, eta badminton paralinpikoko sei mailetan jokatuko da.