Gasteizko tranbiak zerbitzua moztuko du igande goizean, Erdi Maratoia dela eta

Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 17 diciembre 2016 12:35

GASTEIZ 17 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak Gasteizko tranbiaren zerbitzua moztuko du Angulema eta Legebiltzarreko geralekuen artean igandean, abenduaren 18an, 10:30etik 12:30era, gutxi gorabehera, Erdi Maratoia jokatuko delako. Gainerako zerbitzuak ohi bezala ibiliko dira.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, mozketaren aurreko azken irteerak 10:00etan (Ibaiondotik), 10:04an (Abetxukotik), 10:23an (Angulematik Abetxukora) eta 10:31ean (Angulematik Ibaiondora) izango dira.

Mozketaren ondoren, Legebiltzarretik Angulemara lehengo irteera 12:30ean izango da, eta gainerako irteerei dagokienez, Ibaiondotik 12:15ean, Abetxukotik 12:04an, Angulematik Abetxukora 12:38an eta Angulematik Ibaiondora 12:46an izango dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenejgv Twitter gunean.

Contenido patrocinado