Gasteizko Udalak gazteen arteko errespetuzko eta berdintasunezko sexualitateari buruzko komiki digitala atera du

Komiki berriaren irudia
GASTEIZKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 11 junio 2025 13:37

GASTEIZ 11 Jun. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Udaleko Gazteria eta Berdintasun zerbitzuek 'Zure esku ere badago' serieko beste komiki digital bat argitaratu du 'Isiltasunak hitz egiten duenean' izenburupean, hiriko gazteen artean sexualitate osasuntsua, errespetuzkoa eta berdintasunezkoa sustatzea bilatzen duena.

Ana Lopez de Uralde Gazteria eta Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, "Gazteria Zerbitzutik komiki sorta honekin jarraitzearen aldeko apustua egiten dugu, emakume gazteek euren harremanetan ahalduntzea sustatzeko eta sexualitatearen arloan gazteentzat dauden baliabideak ezagutarazteko".

"Komiki berrian, harreman sexoafektiboetan adostasuna eta baimena, itxaropen maskulinoak eta femeninoak eta desio erotikoak eta horien adierazpena jorratzen ditugu", gaineratu du.

Gazteria Zerbitzua 2015etik ari da lanean sexualitatearekin lotutako hainbat gai jorratzen dituzten eta Gasteizen girotuta dauden komikiotan. Gainera, kanpainak formatu elektronikoan plazaratzen diren komikiak eta unitate didaktikoak jartzen ditu gazteen eta haiekin lan egiten duten eragileen eskura.

Ale bakoitzak gai desberdin bat landu eta amaiera irekia uzten du, galderak eginez, pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatzeko asmoz. Unitate didaktikoak ikastetxeetako ikasgeletan edo aisialdian erabil daitezke, binetetan jorratzen diren gaiak lantzeko.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado