Gaztea Maketa Lehiaketako finala jokatuko dute ostegunean Itzek, Ganibet, Zilibito Records eta Enbata Lorade taldeek

Gaztea Maketa Lehiaketako lau finalistak.
GAZTEA
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 15 noviembre 2023 16:58

BILBO 15 Nov. (EUROPA PRESS) -

Itzek, Ganibet, Zilibito Records eta Enbata Lorade taldeek zuzenekoa emango dute ostegunean, azaroaren 16an, Bilboko BBK Salan, 2023. urteko Gaztea Maketa Lehiaketaren irabazlea zein den jakiteko, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Publikoak aukeratu zuen lehen finalista (Enbata Lorade taldea), eta Julen Idigorasek, Lorea Argaratek eta Josune Arakistainek osatutako epaimahaiak beste hiru taldeak hautatu ditu, aurten jasotako 200 maketa baino gehiago entzun ostean.

Final handia ostegunean izango da, Bilboko BBK Salan. 5.000 euro eskuratzeaz gain, 2024ko Bilbao BBK Liven jotzeko aukera izango du talde irabazleak, eta Enbata Lorade taldeak eramango duen GAZ Sariaz gain (2.500 euro), finalistetako batek Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat grabatzeko aukera izango du, Harrobia Sariari esker.

Mungiarrak dira Nekane Otazua, June Aresti eta Antton Elorriaga, Itzek taldeko hiru kideak, eta orain arte abesti bakarra argitaratu dute: 'Nartziso';. Ganibet bikotea, berriz, Altsasutik dator, bertakoak baitira Ekain eta Amaiur, eta elektronika lantzen dute.

Zilibito Records sei lagunek osatutako kolektibo oiartzuarra da, eta trap, pop-punk, bachat, hyperpop eta beste hainbat estilo uztartzen dituzte; ekainean 'Hastapenak' lehen diskoa aregitaratu zuten.

Azkenik, Enbata Lorade Bakioko banda izan da aurtengo Maketa Lehiaketaren bozketa faseko garailea, botoen %23 eskuratuta. 'Marea', 'Zuzen' eta 'Egurre' maketak aurkeztu dituzte.

Contenido patrocinado