Gaztea Sariak ekitaldia martxoaren 5ean ospatuko da Euskalduna Bilbao jauregian

Gaztea Sariak
EITB
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 6 febrero 2026 15:23

BILBO 6 (EUROPA PRESS)

Gaztea Sariak banatzeko ekitaldia martxoaren 5ean ospatuko da Euskalduna Bilbao jauergian, eta, urtero bezala, euskal musikak emandako onena aitortuko dute bertan. Artista horietako asko oholtza gainera gonbidatuko ditu Gaztea irratiak, galarako propio prestatutako ikuskizuna eskaintzeko.

EITBk jakinarazi duenez, aurreko urtean zehar jasotako uztari erreparatu eta artista, kanta, disko, bideoklip eta zuzeneko onenak sarituko dira, besteak beste. Aurten, baina, aldaketak izango dira hautaketa prozesuan, eta Gazteak osatutako epaimahai batek erabakiko ditu kategoria gehienetako irabazleak. Halere, izango da bozkatzeko aukerarik, Gazteako ikus-entzuleek bi kategoriatako irabazleak erabakiko baitituzte webgunean abiatuko den bozketan.

Gainera, kategoria berria sortu dute aurtengo sarietarako: Ikuskizun Onena. Sari honekin, 2025ean izan diren kontzertu eta ikuskizun bereziak sarituko dituzte. Galan zehar ikusiko diren emanaldietako protagonisten izenak laster jakinaraziko dira, baina inoiz baino zuzeneko gehiago izango direla iragarri dute.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado