Gaztelugatxerako sarbidea eta Ermu-Lurgorri tartea itxi dituzte, euriteak direla eta

Archivo - Gaztelugatxe.
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: jueves, 29 septiembre 2022 14:01

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxera sartzeko eremua eta Ermu-Lurgorri tartea itxi ditu arratsalde honetarako eta ostiral osorao, gunearen segurtasun protokoloa aplikatuz eta lurralde osoan izaten ari diren eurite handiek eragin ditzaketen arriskuak prebenitzeko neurri gisa.

Foru erakundetik jakitera eman dutenez, biotopo babestuaren hegalen egoeraren jarraipena egiten duen geologo taldeak neurketa berriak egingo ditu, itxiera zenbat denboran luzatu behar den zehazteko.