Gernika-Lumoko (Bizkaia) Udal Aterpetxeak aurreko urtean baino 779 erabiltzaile gehiago izan zituen 2012an

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 14 febrero 2013 12:13

BILBO 14 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Udal Aterpetxeak 6.326 pertsona hartu zituen 2012. urtean, aurreko urtean baino 779 gehiago, eta erabiltzaile gehienak erromesak izan ziren, 3.571 igaro baitziren.

Maiatzean, uztailean eta abuztuan bildu ziren bisitari kopururik handienak, 803, 977 eta 1.034 erabiltzailerekin, hurrenez hurren, Gernika-Lumoko Udaleko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Ostatu hartutakoen izaerari dagokionez, bisitariak gizarte-erakundeak, Donejakue Bideko erromesak, familiak, ikastetxeak eta bakarrik etorritako turistak izan ohi dira. Bisitarien batez besteko profila, berriz, gizonezkoa da, 25 eta 60 urte bitartekoa, eta jatorriari begiratuta, frantsesak izan dira ingurua ezagutzeko gogo handiena erakutsi dutenak.

Contenido patrocinado