Getariako Malkorbe hondartzan bainua librea da berriro

Malkorbe hondartza, Getarian.
GETARIAKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 16 junio 2021 11:35

DONOSTIA 16 Jun. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du bainua librea dela berriro Getariako (Gipuzkoa) Malkorbe hondartzan, asteartean bainurik ez hartzea gomendatu ondoren, uraren kalitateak ez zituelako beharrezko baldintzak bete.

Izan ere, bainatzeko uren kalitateari buruzko ohiko analisien barruan, Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak baieztatu zuen Getariako Malkorbe hondartzan araudian ezarritako kalitate irizpide mikrobiologikoak betetzen ez zirela.

Hori kontuan izanda, Osasun Sailak eta URA Uraren Euskal Agentziak egoerari dagokion jarduketa protokoloa aktibatu zuten, eta horren ondorioz, prebentzioz, hondartzan bainurik ez hartzea gomendatu zuen asteartean Osasun Sailak.

Bainatzeko uren kutsaduraren jarraipena egiteko protokoloan ezarritako jarraibideen barruan, gertakariaren berri eman zitzaien gai horretan eskumena duten gainerako erakundeei, hau da, Uraren Euskal Agentziari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Gipuzkoako Urak-i eta Getariako Udalari, antzemandako egoeraren aurrean dagozkien jarduta prozedurak has ditzaten. Aldi berean, SOS Deiak Zerbitzuari jakinarazi zitzaion.

Uraren Euskal Agentziak ikerketa prozedurari ekin zion kutsaduraren jatorria detektatzeko eta, behar izanez gero, neurri egokiak zehazteko. Bada, Osasun Sailak hondartzako uraren kalitatea aztertzen jarraitu du, eta asteazken honetan bainua berriro ere librea dela jakinarazi.

Contenido patrocinado