Getxoko Aiboa eguneko zentroa hilabetez itxiko dute gaurtik lan batzuk egin ahal izateko

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 26 diciembre 2011 11:18

BILBO 26 Dic. (EUROPA PRESS) -

Neguriko (Getxo) Jesusen Bihotza udal zahar-etxean dagoen eta Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen Aiboa eguneko zentroak ateak itxiko ditu gaur, abenduaren 26an, eta hilabetez, etxe azpian dauden kolektoreen zati batzuk konpontzeko lanak egiteko. Kolektore horiek hondatu egin dira denboraren ondorioz, asko erabilita.

Getxoko Udaletik adierazi dutenez, lanak egiten diren bitartean, egoitzaren erabiltzaileak Bizkaiko Foru Aldundiak aukeratutako eta bere lana behar den moduan egiteko zerbitzu guztiak dituen beste zentro batean artatuko dituzte. Erabiltzaileen senitartekoak badute erabaki horren berri.

Etorkizunean eguneko zentroko instalazioetan afekzioak saiheste aldera, obrarako aurreikusitako soluzio teknikoak kolektore berriak modu jakin batean kokatzea proposatzen du, apurtzekotan, konpontze lanak eraikinean eragozpenik sortu gabe egin ahal izatea bermatzeko.

Contenido patrocinado