DONOSTIA 1 Sep. (EUROPA PRESS) -
Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-2130-A errepidea itxiko du gaueko ordutegian Tolosa parean irailaren 3tik 19ra bitarte, asteburuetan izan ezik, Zumain tunel barruko eta kanpoko argien ordezkapen lanak egin ahal izateko.
Foru erakundeak jakinarazi duenez, lanak gauez egingo dira, zerbitzuko eta bide segurtasuneko arrazoiak tarteko, egunez trafiko handia izaten baita eta horrek errepidea erabat moztu ahal izatea eragozten du.
Beraz, GI-2130 errepidea erabat itxiko da lanok egiteko, 22:00etatik 06:00etara, eta Leaburura eta Gaztelura iristeko bide alternatiboa GI-3212 errepidea izango da, GI-2130 errepidetik, Ibarratik eta Belauntzatik.
Obrak eta dagozkien desbideraketak behar bezala seinaleztatuta egongo dira. Behar izanez gero, larrialdietako zerbitzuei bidea irekiko zaie, horretarako lanak gelditu beharko balira ere.
Lanak irailaren 3tik 4rako gauean hasiko dira, eta irailaren 18tik 19rako gauean amaituko, asteburuetan inolako eraginik izan gabe. Beraz, mozketak irailaren 3, 4, 5, 6, 7, 10, 11, 12, 13, 14, 17 eta 18an egingo dira.