Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa Zarautzen jokatuko da igandean

Zarauzko finalaurrekoan ariko diren sei bertsolariak
BERTSOZALE
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 23 noviembre 2024 11:40

DONOSTIA 23 Nov. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa jokatuko da igandean, azaroaren 24an, Zarauzko Aritzbatalde udal kiroldegian. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzekoek puntuazioz izango dute horretarako aukera.

Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, saioa 17:00etan hasiko da, eta Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola 'Euzkitze', Eneko Araiztegi Agirre, Eneritz Artetxe Eizagirre eta Unai Mendizabal Jauregi ariko dira kantuan. Gai jartzailea Ion Zaldua Brit izango da.

Epaile lanak, ostera, Bakarne Urreaga Etxeberriak, Eneritz Azkue Basurkok, Karlos Ibarguren Olaldek, Leire Beloki Lizarraldek eta Mikel Lersundi Ayestaranek egingo dituzte, eta Aratz Irazustabarrena Garmendia izango da idazkaria.

Sarrerak agortu dira, baina, finalaurreko guztiak bezala, saioa zuzenean emitituko dute ETB4n; Ilaski Serranok aurkeztuko du, Jon Martin aditua alboan duela.

Contenido patrocinado