DONOSTIA 21 Nov. (EUROPA PRESS) -
Deba ibaiak, San Prudentzio eremuan, alarma maila pixka bat gainditu du 1,50 metroko maila hiru zentimetrotan igota, hau da, 1,53 metrora iritsita, baina Gipuzkoako gainontzeko ibaiek ez dute alarma horiaren maila gainditu, ur emariz hazita datozen arren. Gipuzkoako Foru Aldundiak larrialdi plana aktibatuta dauka, arro, ibai eta erreketako jarioari jarraipen zehatza egiteko.
Foru erakundetik jakinarazi dutenez, Urumea, Ereñotzutik pasatzean, 1,46 metroko mailara iritsi da, alarma egoeraren lau zentimetro azpitik, baina ur maila jaisten ari da Añarbeko urtegia itxi egin baita, euria indartuko balitz, ura biltzeko nahikoa leku baduelako.
Azken 24 orduetan Gipuzkoako Aldundiko publiometroek Lareoko presan jaso dute euri kopuru handiena: 53,2 mm. Iragarpen meteorologikoak beteko balira, ibai batzuk gainezka egin dezakete baina neurri txikian.
Gipuzkoako Foru Aldundia ibai, erreka eta arroetako kontrol guneak bereziki jarraitzen ari da, euriteak etorriko balira eta ur emaria igo, neurriak lehenbailehen hartzeko.