Gizon bat atxilotu dute Bilbon beste bati 40.000 euro inguruko balioa duen erloju bat lapuirtzeagatik

Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 21 mayo 2025 12:48

BILBO 21 May. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzako agenteek 43 urteko gizonezko bat atxilotu dute asteazken honetan Bilbon, Indautxu auzoan beste bati indarkeria erabiliz 40.000 euro inguruko balioa duen erloju bat lapurtzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

UEFA Europa Ligako finala dela-eta Bilbon instalatutako segurtasun kamerei begira zeuden agenteek pertsona bat ikusi dute beste baten atzetik korrika zihoala Indautxu auzoan goizaldean.

Delitu egintzaren bat izan zitekeela pentsatuta, hainbat patruila bertaratu dira eta biktimarekin harremanetan jarri dira. Gizona salatu du beste gizon batek lapurreta egin diola telefono dei bat egiten ari zenean: kolpatu ondoren, lurrera bota du eta jantzita zeraman gama altuko erlojua lapurtu dio, 40.000 euro inguruko balioa duena, alegia.

Poliziek ingurua miatu dute eta zuhaixka batzuen atzean ezkutatuta aurkitu dute ustezko lapurra. Agenteek susmagarria identifikatu eta atxilotu dute, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, zuhaixken artean aurkitu baitute lapurtutako erlojua.

Atxilotua 43 urteko gizonezko bat da eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dute dagozkion polizia eginbideak irekitzeko. Horiek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.

Contenido patrocinado