Gizon bat atxilotu dute Bilbon, beste bati sakelakoa lapurtzen saiatzeagatik

Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 12 junio 2020 15:40

BILBO 12 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak 44 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostegunean, Bilbon, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atza denez, susmagarria biktimari sakelako telefonoa kentzen saiatu zen, Agirre Anaien kalean aparkatuta zuen auto barruan zegoela, baina ez zuen kentzerik izan, biktimak aurre egin ziolako.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ostegun iluntzeko 21:15 aldera, Ertzaintzak pertsona baten abisua jaso zuen. Gizon batek azaldu zuen lehentxeago sakelako telefonoa lapurtu nahi izan ziola beste gizon batek, eta bere atzetik zihoala Pio X. plazan.

Ertzaintzako patruila bat berehala bertaratu zen eta bi gizon ikusi zituen kale erdian borrokan. Agenteak tartean sartu ziren, eta gizonetako batek esan zien lapurretaren berri emateko deitu zuela.

Ertzainei esan zien Agirre Anaien kalean aparkatuta zuen autoan zegoela, sakelako telefonoa eskuan zuela, eta, halako batean, susmagarriak atea ireki eta eskuetatik telefonoa kendu nahi izan ziola, baina ez zuela lortu berak aurre egin ziolako. Telefonoa kentzerik ez zuela izango ikusita, ustezko lapurrak korrika alde egin zuen Pio X. plaza alderantz, eta berak atzetik jarraitu zion.

Ertzainek, gizonak esandakoa entzun eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, 44 urteko beste gizonezko atxilotu zuten eta polizia egoitzara eraman.

Contenido patrocinado