Gobernu Kontseiluak 985.000 euro bideratuko ditu euskarazko ikasmaterialetarako

Actualizado: martes, 30 agosto 2022 14:22

GASTEIZ, 30 (EUROPA PRESS)

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuak proposatuta, agindu bat onartu du asteartean, abuztuaren 30ean. Horren bidez, 985.000 euroko dirulaguntzak emango dira euskarazko ikasmateriala sortzeko Unibertsitate aurreko irakasmailetarako (EIMA).

Hiru ataletan banatuko dira. Alde batetik, 500.000 euro Unibertsitateaz kanpoko mailetako euskarazko liburu eta gainerako ikasmaterial inprimatuen edizio-kostuetarako (EIMA I). Bestetik, 400.000 euro euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko (EIMA 2.0). Eta azkenik, 85.000 euro euskarazko curricululm-materialak prestatzeko (EIMA IV).