Guardia zibil bat espetxeratu dute patruila autoan 120 kilo kokaina zeramatzala Bilboko Portuan atxilotu ondoren

Archivo - Bilboko Portua.
BILBOKO PORTU AGINTARITZA - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 20 noviembre 2025 10:50

BILBO 20 (EUROPA PRESS)

Guardia zibil bat atxilotu zuten joan den igandean Bilboko Portuan patruila autoan 120 kilo kokaina zeramatzala, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du, Marisol Garmndia Espainiako Gobernuan EAEn duen ordezkariak jakinarazi duenez.

Ostegun honetan Bilbon hedabideei egindako adierazpenetan, Garmendiak azaldu du Guardia Zibileko Barne Arazoetako unitateak denbora zeramala agentea ikertzen. "Azkenean, atxilotu eta epailearen aurrera eraman dute, eta dagoeneko espetxean dago", esan du.

Gobernuko ordezkariak zehaztu du Guardia Zibilaren agente "beteranoa" dela eta urteak zeramatzala Bilboko Portuan lanean. Aitortu du "ezustekoa etra kolpe handia" izan dela polizia kidegoarentzat. Era berean, iragarri du guardia zibilak Kantabrian duen etxebizitzan ere miaketa egin dutela.

Beste alde batetik, Guardia Zibileko iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diote operazioa irekita dagoela oraindik eta gertakariak ikertzen jarraitzen dutela.

Contenido patrocinado