GUAU audio plataformak zortzi euskal poetaren lanak sareratuko ditu

'Poesia Ttanttak'
EITB
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 12 julio 2025 11:36

BILBO 12 Jul. (EUROPA PRESS) -

EITBren GUAU audio plataformak 'Poesia ttanttak' ekimena jarri du martxan. Miren Agur Meabe, Julen Apella, Itxaro Borda, Juan Kruz Igerabide, Itziar Ugarte, Iñigo Astiz, Leire Bilbao eta Harkaitz Cano idazleen lanak dira, eta asteartero saretuko da poeta baten aukeraketa.

EITBk jakinarazi duenez, autoreek beraiek beren poesia lanen artetik egindako aukeraketa eskainiko dute, poemak beren ahotsean eta ahots goran irakurrik. Asteartero saretuko da poeta baten lana, eta horrela, jada entzungai dugu Miren Agur Meaberena.

Kirmen Uriberen 'Nire ametsetan hogei urte duzu beti' poesia liburuarekin abiatu zuen GUAU plataformak poesia audio-liburu sail hau. Bada, uda honetan zehar beste zortzi poetaren aukeraketak gehituko zaizkio, euskarazko literaturarekiko konpromisoari erantzunez.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado