BILBO 29 Oct. (EUROPA PRESS) -
Halloween Metal Fest jaialdiaren seigarren edizioa izango da datorren larunbatean, azaroaren 2an, Bermeoko Kafe Antzokian. Skunk D.F. madrildarra izango da jaialdiaren talde nagusia, eta harekin batera arituko dira Somas Cure, Kudai eta Dark Code euskal taldeak.
Mozorrotuta joanez gero, sari potoloak irabazteko aukera egongo da iluntzeko 20:00etan hasiko den jaialdian, Spookypheria Productions kultur elkarteak eta Bermeoko Gazte Informazio Zerbitzuak (GIZ) jakinarazi dutenez.
Jaialdiaren sarrera zazpi eurokoa izango da aurretiaz erosita eta hamar eurokoa leihatilan erosita. Salmenta tokiak, Bermeoko Kafe Antzokia, Luma liburudenda, Katu taberna, Zarata rock denda, Gernikako Ospa taberna eta Bilboko Arise taberna dira.
Bermeoko Spookypheria Productions kultur elkarteak seigarren urtez antolatu du Halloween Metal Fest jaialdia, Bermeoko Udaleko Gazte Informazio Zerbitzuaren (GIZ) laguntzarekin.