Haurrei zuzenduriko "Txirula Magikoa" opera eskainiko du Bilboko BBK Aretoak

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 29 diciembre 2011 12:41

BILBO 29 Dic. (EUROPA PRESS) -

Bilboko BBK Aretoak Ferro Teatro antzerki taldeak haurrentzako egin duen W.A. Mozarten "Txirula Magikoa" opera famatuaren moldaketarekin hasiko du 2012ko egitaraua, urtarrilaren 2an, 3an eta 4an aretoko arduradunek jakinarazi dutenez.

"Txirula Magikoa" operak, konponketa musikalen bitartez, argiaren eta iluntasunaren arteko gatazka azaltzen du, eta zintzotasuna gaiztakeriari nola gailentzen zaion kontatzen du. Berez 1791an estreinatu zen Vienan, baina klasiko honen moldaketak egun puri-purian dauden gaien inguruko hausnarketa proposatzen du.

Arratsaldeko 17:00etan izango diren saioetako ia sarrera guztiak agortu ondoren, 19:00etan izango diren emanaldietarako sarrerak BBKren kutxazainen sarean eros daitezke, 10 euroko salneurrian, eta, ohikoa denez, BBK txartelek %30eko deskontua izango dute.

Contenido patrocinado