Hegazti-gripea detektatu du Bizkaiko Foru Aldundiak Santurtzin eta Erandion

Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 4 agosto 2025 15:33

BILBAO 4 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak H5N1 patogenotasun handiko hegazti-gripea detektatu du Santurtzin eta Erandion jasotako kaio hankahorietan. Birus honek hegaztiei bakarrik eragiten die, ez zaie pertsonei transmititzen eta hortaz ez da arriskutsua osasun publikorako. Uretako hegazti basatietan aurkitu da Fauna Basatiaren Gorlizko Birgaitze Zentroak NEIKERen laborategiekin eta Algeteko Erreferentziako Laborategi Nazionalarekin koordinatuta basafauna zaintzeko sistemari esker.

Foru Aldundiak esan duenez, zenbait prebentzio-neurri hartu dituzte animalien osasuna babesteko eta hegazti-hazkuntzaren sektorearen segurtasuna bermatzeko: osasun-kontroleko protokoloak aktibatzea, kaltetutako hegaztiak ebaluatzea eta isolatzea, instalazioak garbitzea eta desinfektatzea, eta 10 km-ra arteko babes- eta zaintza-eremuak ezartzea eragindako udalerrietan.

Albaitaritza-zaintza ere indartu da, inguruko hegaztien mugimenduak mugatu dira eta ustiategiei berariazko gomendioak eman zaizkie biosegurtasun-neurriak areagotzeko. Edozein zalantza dela eta, Abeltzaintza Zerbitzuak zabalik dauka profesionalekin eta herritarrekin komunikatzeko ohiko kanala.

Contenido patrocinado