Actualizado 23/03/2021 16:14 CET

Hezkuntzako lan eskaintza publikoaren lehen proba ekainaren 19an eta 20an egingo da, BECen

Archivo - Lan eskaintza publiko bateko proba BECen
EUROPA PRESS - Archivo

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 2020ko lan eskaintza publikoaren lehen proba ekainaren 19an eta 20an egingo da, Barakaldoko BECen. Horrela jakinarazi diete Hezkuntza Saileko arduradunek hezkuntza arloan ordezkaritza duten sindikatuei, astearte honetan arratsaldez izan duten bileran. Hezkuntza Sailak erabakiaren berri eman die lan eskaintza publikorako izena emanda dauden izangaiei ere, SMS mezu bidez.

Orotara 4.140 pertsonak dute hautaketa prozesu honetan parte hartzeko eskubidea, horretarako eskatzen zaien programazio didaktikoa aurkeztu ondoren. Hezkuntza Sailetik ziurtatu dute lan eskaintza publiko berriak "eragin zuzena" izango du bai hezkuntza sistemaren kalitatean, bai irakasleen lan egonkortasunean.

Hezkuntza Sailetik gogorarazi dutenez, oposizio faseko lehen proba 2020ko ekainerako zegoen aurreikusia, baina covid-19aren pandemiaren ondorioz atzeratu egin behar izan zen. Hainbat aukera aztertu ondoren, Hezkuntza Sailak joan zen azaroan jakinarazi zuen, artean data noiz zehaztuko zain, lan eskaintza publikoa ez zela ekaina baino lehen egingo, eta behin betiko data gutxienik bi hilabeteko aurrerapenez ezagutaraziko zitzaiela izena emandako hautagaiei.

Ekaineko proba teorikoa gainditzen duten izangaiek ahozko azterketara pasatuko dira. Ahozko proba irailaren 6tik aurrera burutuko da. Honetarako leku zein orduak zuzenean jakinaraziko dizkie epaimahaiek izangaiei.

Contador