DONOSTIA 13 (EUROPA PRESS)
Debako Udalak (Gipuzkoa) eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Tene Mujika bekako epaimahaiak erabaki du 2026ko diru laguntza eman gabe uztea. Zazpi proiektu aurkeztu dira guztira, eta "denak ziren printzipioz interesgarriak, baina denek zuten gabeziaren bat ere".
Horrenbestez, ekimenaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, "bekaren historiari eta prestigioari eusteko", aurtengo deialdia hutsik uztea erabaki du Kristina Berasainek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute Tene Mujika beka, eta Euskal Herriko historia hurbilaz idatzitako lanak saritzea du helburutzat. Bekari esker argitaratutako azken lanak honako hauek izan dira: Jon Artanoren 'Juana', Alaitz Melgarren 'Josefa, neskame' eta Mikel Sotoren "Mirande, herriminez, ezin-minez'.
Iaz, Iñaki Sagarnak eta Lander Aranberrik eraman zuten saria, Euskal Herriak Israelekiko izan duen jarreraren bilakaera aztertzeko, eta lan hori amaitzen ari dira egileak.