Ibai Gomezek eta Aitziber Juaristik "Kirolaren baloreak" izango dituzte hizpide asteazkenean Bilbon

Ibai Gomez Athleticeko jokalaria
Foto: Europa Press
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 24 febrero 2014 12:21

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, BIGE Bizkaiko Gurasoen Elkarteak eta Itzarri Consulting enpresak abian jarritako proiektuak hitzaldi bat eskainiko du asteazken honetan, otsailaren 26an, Begoñako Udaltegian. Hizlariak Ibai Gomez eta Aitziber Juaristi 'Tzibi' Athletic taldeko jokalariak izango dira, eta "Kirolaren baloreak" izango dituzte hizpide 18:00etatik aurrera.

   Proiektu hau 2013ko azken hiruhilekoan hasi zen hainbat kirolari profesionalen parte hartzearekin, besteak beste, Koikili Lertxundi, Ibai Gomez, Arrate Orueta, Aitziber Juaristi eta Iraia Iturregi futbolariak, Beñat Intxausti eta Igor Anton txirrindulariak, Iñaki Iza eta Mikel Urrutikoetxea pilotariak, Maider Unda borrokalaria eta Alex Txikon mendizalea.

   Horrela, egitasmoaren baitan bi zerbitzu jarri ziren abian. Bizkaiko kirolari handiek kirolaren baloreak eta euskarari buruz emandako hitzaldietan oinarritzen da zerbitzuetako bat. Hitzaldia hauek Bilboko barrutietan egiten ari dira eta maiatzean izango da azkena. Hitzaldiak adin ezberdinetako publikoari irekiak izaten dira.

   Bestalde, bigarren zerbitzua "Euskara Tek" tailerra da, hiriko ikastetxeetako 9 eta 12 urte bitarteko umeek, ulermena, idazmena eta irakurmena lantzen dituzte euskaraz, beren ikastetxera joango den kirolari baten inguruko deskribapena gauzatuz.

Contenido patrocinado