Ikasleen Estatutua unibertsitateko kideen artean zabaltzeko informazio-jardunaldiak egingo ditu EHUk

Ikasleen Estatutua Ezagutzeko Jardunaldiak Paratu Ditu Ehuk
EHU
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 3 mayo 2011 16:28

BILBO 3 May. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ikasleen Errektoreordetzak Unibertsitateko Ikasleen Estatutua zabaldu eta haren berri unibertsitateko kideei (ikasleei, irakasleei eta administrazio eta zerbitzuetako langileei) emateko jardunaldiak antolatu ditu Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako campusetan, maiatzaren 4, 5 eta 9rako, hurrenez hurren.

Jardunaldietara bertaratzen direnek informazio osoa, eguneratua, zehatza eta praktikoa jaso ahalko dute, besteak beste, ikasleen eskubide eta betebeharrei, praktikei, mugikortasunari, ikasketen eta lanaren bateragarritasunari, bekei eta gobernantzari buruzkoak.

Elena Bernaras EHUko Ikasleen errektoreordeak unibertsitateko kide guztiak animatu ditu jardunaldiotan parte hartzera, Ikasleen Estatutua era ludikoan ezagutu dezaten, estatutu hori ikasleen eta unibertsitateen eskubide eta betebeharren aitorpen unibertsala izateaz gain, unibertsitateko politika diseinatzerakoan esku hartzeko tresna ere badelako, ikasleak subjektu aktibotzat hartzen dituen aldetik.

Horrela, informazio-jardunaldiak EHUko hiru campusetan egingo dira, jai giroan. Bizkaiko campusa maiatzaren 4an egingo da, 12:30etan,

Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Paraninfoa); Arabako campusaren txanda maiatzaren 5ean izango da, 12:30etan, Letren Fakultatean (Areto Nagusia); Gipuzkoako campusea maiatzaren 9an egingo dira, 12:30etan,

Ignacio Maria Barriola eraikinean (Auditorioa).

Ikasleen Estatutuak ikasleek unibertsitatearen eremuan dituzten eskubideak eta betebeharrak aitortzen ditu. Horrela, bada, unibertsitatean sartu aurreko orientazioa, tutoretzak eta kanpoko praktikak arautzen ditu; ebaluazio objektiboa eta ikasleen ordezkaritzarako bideak bermatzen ditu; ikasketak lanarekin bateratzea errazten du; kultura eta kirol jarduerak eta jarduera solidarioak jasotzen ditu; eta babes intelektualeko eskubideak babesten ditu.

Halaber, ezgaitasunen bat duten ikasleen aukera berdintasuna bermatzeaz gain, ikasleen parte hartzea errazteko bideak ere bermatzen ditu, ikasleek era aktiboan parte har dezaten eurei eragiten dieten erabakiak hartzerakoan eta unibertsitateko bizitzako alderdi guztietan.

Contenido patrocinado