Ikertzaile gazteentzako #txiotesia4 lehiaketako sariak ostegunean banatuko dira, Bilbon

#Txiotesia4 Lehiaketaren Sari Banaketa Ostegunean
UEU
Actualizado: miércoles, 28 noviembre 2018 14:21

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

Euskal ikertzaile gazteei zuzendutako #txiotesia4 Twitterreko lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia egingo da ostegunean, azaroaren 29an, Bilboko Bira kulturgunean. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) jakinarazi duenez.

"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" izenburupean, lehiakideek euskarazko sei txiotan laburtu behar zuten tesia. Bi sari banatuko dira: Txiolari ulergarriena (500 euro) eta Txiolari originalena (300 euro).

Lehiaketaren helburu nagusia da euskal ikertzaileei izen-abizenak jartzea eta egiten dituzten lanak gizarteratzea. Lehiaketa bukatuta, ostegunean jakingo dugu nortzuk diren edizio honetako irabazleak.