'Irati' pelikularik ikusiena izan da Euskadin bere lehen asteburuan

Filmaren kartela
IRATI
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 27 febrero 2023 13:49

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

Paul Urkijo zinemagile arabarraren 'Irati' film luzea pelikularik ikusiena izan da bere lehen asteburuan Euskadin, eta bigarren estreinaldirik onena estatu maila, zazpigarren tokian sartuta. Filma 112 kopiarekin estreinatu da, horietako 30 Euskadin, arduradunek jakinarazi dutenez.

Filmak bost izendapen eskuratu ditu 37. Goya sarietan: Jantzi Onena, Jatorrizko Abesti Onena, Musika Onena, Efektu Berezi Onenak eta Gidoi Egokitu Onena. Aurretik sari ugari jaso ditu, eta publikoaren lau sariak irabazi ditu parte hartu duen lau jaialdietan.

Euskara da filmaren hizkuntza nagusia, eta Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Iñigo Aranbarri, Nagore Aranburu, Elena Uriz, Iñaki Beraetxe, Ramon Agirre, Kepa Errasti eta Itziar Ituño aktoreak, besteak beste. Horiez gain, entzute handiko lantalde teknikoa du: Nerea Torrijos jantzien buru, Mikel Serrano arte zuzendaria, Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Calleja soinu bandaren egileak, David Heras eta Jon Serrano efektu berezien arduradunak eta Gorka Gomez argazki zuzendaria.

Paul Urkijoren hitzetan, "'Irati' beti kontatu nahi izan dudan Erdi Aroko abenturazko film fantastikoa da. Liluratu egiten nau euskal mitologiak, eta 'Irati' kondairen mundu ilun eta liluragarri horri egiten diodan omenaldi epikoa da. J.L. Landaren eta J. Muñozen 'El ciclo de Irati' nobela grafikoko pertsonaietan modu askean inspiratu naiz, baita beste euskal kondaira eta gertakari historiko batzuetan ere, hala nola Orreagako guduan".

Contenido patrocinado