Itzulia maiatzaren 12tik 8ra, Donostiako Klasikoa uztailaren 29an eta Itzulia Women maiatzaren 12tik 14ra 2023an

Aurtengo Itzuliko irudia.
CHARLY LÓPEZ / ITZULIA BASQUE COUNTRY
Actualizado: jueves, 29 septiembre 2022 12:54

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Euskal Herriko Txirrindularitza Itzulia apirilaren 3tik 8ra, Donostiako Klasikoa uztailaren 29an eta Itzulia Women maiatzaren 12tik 14ra jokatuko dira 2023. urtean, antolakuntzako iturriek ostegun honetan jakitera eman dutenez.

Izan ere, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak datorren urteko denboraldiko egutegiaren berri eman du modu ofizialean, eta bere horretan mantendu ditu OCETA kirol elkarteak antolatzen dituen hiru lasterketak: Itzulia, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa.

Hain zuzen, Itzulia apirilaren 3tik 8ra egingo denez, ohiko egunei eutsiko die, eta, aurten, Aste Santuan izango da. Aurreikuspenen arabera, zale asko hurbilduko dira lasterketaz zein txirrindulariez gozatzera, eta horrela, "txirrindularitzaren jai handia bizi izan ahal izango da".

Bestalde, Donostiako Klasikoa uztailaren 29an jokatuko da, hau da, Frantziako Tourra amaitu eta astebetera, ohi bezala. Probak gero eta ospe handiagoa du nazioartean, "eta ikuskizuna 2022an bezalakoa izango delakoan daude".

Azkenik, emakumeen txirrindularitzan, Nazioarteko Txirrindularitza Batasunak, taldeek eta epaileek denboraldian hobekien baloratu zituzten lasterketetakoa izan zen 2022ko Itzulia Women. Bada, lan horri esker, World Tour egutegian egongo da berriro eta hiru etapa izango ditu maiatzaren 12tik 14ra. Gainera, 2023an, emakumeen lasterketen blokea berretsiko da maiatzean, Nafarroako Klasikoa eta Emakumeen Burgosko Bira ere jokatuko direlako.