GASTEIZ, 20 (EUROPA PRESS)
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 100.000 euro banatuko ditu diru laguntzetan udal titulartasuneko euskaltegi publikoek gelak digitalizatzeko baliabideak eskuratu ditzaten, gobernu kontseiluan astearte honetan onartutakoaren arabera.
Jaurlaritzaren arabera, HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen erregistroan inskribatuta dauden eta datu guztiak egunean dituzten zentroek eskatu ahal izango dituzte laguntzak.
Diruz lagunduko diren ekipo teknologikoak, funtsean, arbel digitalak eta proiektoreak izango dira, eta, besteak beste, ikasleen interakzio digitalerako, urrutiko irakaskuntza birtualerako, bilera birtualetarako, bideo konferentzietarako, saioen grabazioetarako, dokumentuen elkarbanaketarako edota aurkezpen interaktiboetarako izan beharko dira.
Diru laguntzaren bat jaso nahi duten zentroek eskariak eta dagokion dokumentazioa aurkezteko epea agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta urriaren 17an amaituko da.